XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mariak masaila laztandu eta musu eman zidan: harro zegoen nitaz.
Baina, zoritxarrez, ez ginen hamaketara inguratu ere egin, eta berriz ere egun malapartatua azaldu zen.
Sagutxoak lokuluxka ttikiak egiten baititu.
Gaua atzera itzuli egin genion.
Maria nire alde zegoen, banekien nitaz fido zela eta ezin nion huts egin.
Lo hartzen hasi ginenerako eguna azaldu egin zen burlati eta erronkari.
Nire etsian negar egin nuen.
Tapirra! Horra irtenbidea!
Tapirrak lo seko egiten baitu gau eta egun.
Azkenean lo egin genuen, baita luze lo egin ere.
Baina, egun bentzutua zuzpertu zelarik, gure etxolak, gure herria, dena oihanak azpiratua zegoen.
Nonahi landare eta lahar, liana eta
Milaka eta milaka animaliari gaua eskatu, eta proba egin nuen, baina beren gau-iraupena ez zen, ordea, guk behar genuena.
Amore eman nuen.
Nire herria betiko agurtu eta erbestera abiatu behar nueneantxe Maria atera zitzaidan bidera: (...)